San Joan sua egingo dute ostegunean 22:30ean, herriko plazan.
Igeldoko San Pedro jaiak. (Argazkia: Nagore Koch)
San Joan bezperarekin batera datoz San Pedroak. Ostegunean hasiko dituzte festak arratsaldeko 17:00etan Ieltxo Kultur Elkarteko ikasturte amaierako emanaldiarekin eta 20:00etan Ttonttorroren igoera egingo dute. Ekainak 23, 25, 29, 30 eta uztailak 1,2 eta 3an egongo da jaietan Igeldo.
San Joan sua ere egingo dute ostegunean. Gaueko 22:30etan irtengo dira San Joan koplariak eta ondoren sua egingo dute herriko plazan.
Asteburua ere jaietan
Larunbatean Igeldoko XXXVI. igoera herrikoia egingo dute arratsaldeko 16:00etan. 17:30etan Areto-futboleko finala ospatuko dute; 19:00etan abesbatzen emanaldia egingo dute, lezkarri (Igeldo), Aiztondo zaharra (Astigarraga) eta Umore ona (Goizueta) abesbatzak arituko dira kantuan; eguna bukatzeko 20:30etan
Nork arrantza hobea egin II egingo dute.
Hurrengo asterako ere egitarau oparoa prestatu dute asteazkenetik igandera.