Tejeria kaleko auzolanean parte hartu zuten egiatar batzuk. (Argazkia: @arkupeak)
Tejeria kaleko zikinkeriarekin nazkatuta, neurriak hartzea erabaki du bertako bizilagun talde batek. Neurriak baino gehiago, lanabesak dira asteburuan hartu dituztenak. Auzolana egin zuten larunbatean eta igandean.
Tejeria kaleko hainbat ataritako bizilagunak eta beste hainbat egiatar ere elkartu ziren arkupeak garbitzeko. Zutabeak eta lurreko baldosak garbitzeko gogor aritu behar izan bazuten ere, elkar ezagutzeko baliatu zuten aukera. Eta giro bikaina sortu zen euren artean.
Dozena bat lagun elkartu zen egun bakoitzean. Eremu berean bizitzeak eta ataria, arkupeak, beren kalea, eta orokorrean auzoa txukun mantentzea da euren nahia. Eta oraingoan, behintzat bete dute helburua.
Momentuz ez dute beste saiorik egingo. Hona asteburuko auzolanaren argazki batzuk.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea