157.457 donostiarrek bozkatu ahal izango dute Espainiako Gorteetako hauteskundeetan
2015eko abenduan Podemos izan zen boto gehien lortu zuen alderdia.
Podemosek irabazi zituen Espainiako Gorteetako azken hauteskundeak, 27.478 botorekin. Gainerako alderdiak honela geratu ziren: EAJ, 22.890; PSE-EE, 15.062; PP, 14.812; EH Bildu, 14.476; Ciudadanos, 6.348; eta Orain Batera, 3.296.
157.457 donostiarrek izango dute gaur Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko aukera. Hautesleen artean 147.059 Donostian bizi dira eta 10.398, aldiz, kanpoan. 2015eko abenduaren 20an egin ziren azken hauteskundeak eta parte hartzea %27,32koa izan zen.