Donostiarren %37,31ak eman du botoa 14:00ak bitartean
2015eko abenduan ordu berean %41,28koa izan zen parte hartzea.
Podemosek irabazi zituen Espainiako Gorteetako azken hauteskundeak, 27.478 botorekin. Gainerako alderdiak honela geratu ziren: EAJ, 22.890; PSE-EE, 15.062; PP, 14.812; EH Bildu, 14.476; Ciudadanos, 6.348; eta Orain Batera, 3.296.
Normaltasuna da nagusi Espainiako Gorteetako hauteskundeetan. 14:00ak bitarte donostiarren %37,31ak eman du botoa. 2015eko abenduan ordu berean %41,28koa izan zen.
Parte hartzea jaitsi egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %36,77koa izan da 14:00etan, lehengo urteko abenduaren 20ko bozetakoa baino txikiagoa (%39,39). Bizkaian izan da handiena: %37,75. Araban, %34,82koa; Gipuzkoan, %34,39koa. Nafarroan ere behera egin du parte hartzeak, puntu eta erdi txikiagoa (%38,02). Iazko abenduan, %39,53k emana zuen botoa ordu horretarako. Halere, posta bidez emandako bozak asko hazi direla nabarmendu dute.
157.457 donostiarrek izango dute gaur Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko aukera. Hautesleen artean 147.059 Donostian bizi dira eta 10.398, aldiz, kanpoan. 2015eko abenduaren 20an egin ziren azken hauteskundeak.