Donostiarren %53,43ak eman du botoa bozkalekuak ixteko ordu eta erdiren faltan
Behera egin du parte hartzeak; lehengo urtean %60,81ekoa izan zen.
Podemosek irabazi zituen Espainiako Gorteetako azken hauteskundeak, 27.478 botorekin. Gainerako alderdiak honela geratu ziren: EAJ, 22.890; PSE-EE, 15.062; PP, 14.812; EH Bildu, 14.476; Ciudadanos, 6.348; eta Orain Batera, 3.296.
Donostiarren %53,42ak eman du botoa arratsaldeko 18:30ak bitartean. Behera egin du parte hartzeak; lehengo urtean %60,81ekoa izan zen.
Arratsaldeko datuen Arabera, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban %51,16k bozkatu dute; duela sei hilabete, %58,97k bozkatu zuten. Nafarroan, 8 puntu jaitsi da: %59tik %51,76ra. Posta bidezko botoa, berriz, ia bikoiztu egin da.
157.457 donostiarrek izango dute gaur Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko aukera. Hautesleen artean 147.059 Donostian bizi dira eta 10.398, aldiz, kanpoan. 2015eko abenduaren 20an egin ziren azken hauteskundeak.