'Hil zaitez Dbusen'
Zur eta lur geratu gara Dbusen markesina baten panelean irakurri dugun mezua dela eta. Urrats euskaltegiko irakasle batek bidali digu argazkia erredakziora. Antso Jakitunaren etorbidean autobusaren zain zegoela, hauxe irakurri du panel elektronikoan: ‘Mugitu DBUSan. Muerete en DBUS’.
Euskaraz oker dago, baina gaztelaniaz akats larriagoa egin dute, okerreko mezua zabaldu baitute. Batzuetan gogorra da autobusa hartzea, batez ere udan eta jendez betetzen direnean, baina ez da horrenbesterako!