Javier Arozena margolari donostiarra hil da
Javier Arozena margolari donostiarra zendu zen atzo. 1935ean jaio zen Donostian. Bakarkako lehenengo erakusketa 1955ean egin zuen. Carlos Bizkarrondo, Jose Gracenea eta Alejandro Tapiarekin batera Ur taldea osatu zuen. Gerraosteko artista gipuzkoarren lehen kolektiboa izan zen. 1965. urtean sortu zuten, San Telmo Museoan egin zuten lehen erakusketa kolektiboaren harira. Paisaiak marrazten zituen, Ur taldeko kideek bezala.
Errekaldeko tanatorioan egingo diote azken agurra bihar 10:45ean. Gaurtik beilatokian izango da.