Groseko eraikin zaharrenetakoa da Mirakruz kaleko 19. zenbakikoa. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Mirakruz kaleko 19. zenbakiko eraikinak babesik ez izatea deitoratu du
Irabazi Donostia-k. Loic Alejandro alderdikideak gogora ekarri du hiriko ondarea babesteko lehen planaren zirriborroan zegoela eraikina, eta plan hori adituek egin zutela: “Tamalez, udalak zerrenda aztertu zuenean, planetik kanpo utzi zuten Mirakruzekoa, eta geroztik babesik gabe utzi dute, merkatuak ezartzen dituen lehentasunen esku. Badakigu merkatuak soilik arrazoi ekonomikoei erreparatzen diela”.
Alejandroren ustez, ulergaitza da Groseko eraikin zaharrena desagertzea: “Donostia bere ondarearengatik ezaguna da. Ulergaitza da Mirakruzeko eraikina arriskuan egotea. Udaletxea egin zuen arkitekto berak diseinatu zuen”.
Kuttuna, Kanimar eta Kanasi etxeak, Txomin jatetxea, Mirakruz 19 eta Argi-Alde etxea aipatu ditu arriskuan dauden eta desagertu diren eraikin berezi gisa.
Ondarea babesteko zerrenda berraztertzeko ahal duen guztie egingo duela adierazi du Alejandrok.
Tokiko Gobernu Batzordeak atzo erabaki zuenaren arabera, Mirakruz kaleko 19. zenbakiko eraikinean
25 etxebizitza egiteko lizentzia baimendu dute.