Piratetako euskara lan taldea. (Argazkia: Malen Aldalur)
Iazko apirilean sortu zuten euskara lan taldea. Kezka batek batu zituen, eta piraten mugimenduan euskara bultzatzeko asmoz elkartzen hasi ziren. Aurten, “praktikara” salto egin nahi dute.
Pixkanaka geroz eta jende gehiago ari da taldera batzen. Horietako batzuk dira Idoia Trenor (Egia, 1984), Beñat Gaztelumendi (Añorga, 1987), Irati Urkiola (Amara Berri, 1992) eta Asier Lauzurika (Intxaurrondo, 1984). Piraten mugimendutik kanpora sortu zen euskara lan taldea, “parrandan” hain zuzen ere: “Bazegoen euskalgintzak pisua galdu ote zuen kezka. Agian beste borroka batzuk politagoak iruditzen zaizkio jendeari, eta bagenuen sentsazioa euskara itzalpean edo bigarren mailan geratzen ari zela”, azaldu du Gaztelumendik.
Ostiralean, erreportajea osorik irakurgai IRUTXULOKO HITZAN.