Musika nagusi berriro ere Uliako parkean
Donostiako eta inguruko herrietako talde naiz bakarlariak izan dira bertan: Yo ciervo, Pet Fennec, Autumn, Denis Goyen, edota Physis Versus Nomos, esaterako.
Oraingoan bi Julen arituko dira belar gainean; Irazusta eta Morgado. 17:00etan hasiko da lehen saioa.
Julen Morgado donostiarra eta Julen Irazusta Villabonako musikari gaztea izango dira protagonista bihar, ostirala, Uliako parkean.
Laugarren saioa izango da oraingoa. Mintegi zaharrak agertoki bihurtzeko ahalegina egiten ari dira uliatarrak, Hiku ikasle elkartearekin elkarlanean.