“Ez gatoz ezer ere aberastera, gure erara egin nahi dugu, besterik ez”

Runba erritmoa eman die Sonakay taldeak 'Txoriak txori' eta 'Loretxoa' abestiei.

Sonakay taldea aspaldi sortu zuten bost lagunek. Ijitoak ziren bostak, donostialdekoak, eta duela urte eta erdi horietako lau berriz elkartu ziren, beste kide berri batekin. Runbari eta flamenkoari euskal ukitua ematea erabaki zuten, eta, hala, Mikel Laboaren Txoriak Txori abestia bertsionatu zuten. Sekulako arrakasta izan du abestiak, eta orain bigarren baten bila doaz, Benito Lertxundiren Loretxoa. “Betidanik entzun ditut Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Urko, Paco Ibañez… beraz, beraien abestiak interpretatzea barrutik ateratzen zaigu. Ez gatoz ezer ere aberastera, gure erara egin nahi dugu, besterik ez”, dio taldeko abeslari Jonyk.

IRUTXULOKO HITZA Irunen egon da, Sonakay taldeak entsegatzen duen lokalean, eta ostiralean elkarrizketa zabala argitaratuko du. Bien bitartean, hemen duzue, esklusiban, Loretxoa abestia.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend