Sanferminak ospatu dituzte Chiosen
Sanferminak ere iritsi direla Chiosera! Donostiako Zaporeak proiektuko boluntarioek entzierro txiki bat inprobisatu zuten sanfermin jaien lehen egunean Chioseko kaleetan zehar.
Zaporeak proiektuaren lehen boluntario taldea martxoaren 1ean abiatu zen Donostiatik, errefuxiatuei jaten emateko. Elikatzen lagundu ez ezik, euren egoeraren berri ere eman nahi dute. Intxaurrondo Gastronomia Elkarteak abian jarri zuen egitasmoa. Euren filosofiari jarraiki, gastronomia hartu zuten hizpide, eta sukaldaritzaren bidez errefuxiatuei jaten ematea erabaki zuten. Lesbos ingurura joateko asmoa izan arren, Chiosen ere laguntza behar zutela esan zieten, eta bertara joan ziren egoera nolakoa zen aztertzera. Joan den astekarian Intxaurrondotik Chiosera erreportajea argitaratu genuen.