Bretxako Arraindegi eraikinean estalitako kirol espazioentzako guneak egitea aurreikusita du udalak.
Trinitate plazako pilota ikastaro bat. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Trinitate plazako frontoia estaltzeko proiekturako ideia lehiaketa bat jarri zuten abian, eta Parte Zaharreko bizilagun batzuk sinadurak bildu zituzten proiektuak aurrera egin zezan. Euskal Arkitektoen Elkargoak, ordea, lehiaketaren aurkako helegite bat aurkeztu zuen, “babestu beharreko toki bat” zelakoan.
Horren harira, Tokiko Gobernu Batzordeak ekainaren 21ean onartu zuen aipatutako lehiaketari uko egitea, eta prozedura amaitutzat ematea, “ezaugarri horietako proiektua ez zelako bideragarria izango, berezko izaera kendu gabe”. Goiak azaldu duenez, laster beste lizitazio bat egingo dute, “erabilera bera duen eta gertu dagoen toki batean: Bretxako Arraindegi eraikinean”. Izan ere, eraikinaren barruan estalitako kirol espazioentzako guneak egiteko asmoa dute. Ondorioz, elkargoak aurkeztutako errekurtsoa objekturik gabe geratzen da.