Uliako parkearen aldeko 4.226 sinadura aurkeztu dituzte

Martxa bat egingo dute Bretxatik abiatuta, 18:00etan.
Uliako parkearen defentsan, loreak banatu dituzte udaletxe atarian.

Uliako parkearen defentsan, loreak banatu dituzte udaletxe atarian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

Osteguneko udalbatzarrean emango diote behin betiko onarpena Uliako parkean 70 etxebizitza egin ahal izateko proiektuari. Udal gobernuaren orain arteko jarrera kontuan izanik ez dirudi euren asmoan atzera egingo dutenik. Dena dela, oposizioko hiru taldeek txosten juridiko bat eskatu dute, hirigintza proiektuak ingurumenean izango duen eragina aztertzeko.

Bestalde, osteguneko erabakia baino lehen, uliatarrak eta parkearen beste hainbat erabiltzaile jendartea ohartarazteko ahaleginean ari dira. Adierazpen bat irakurri dute eguerdian, parkearen balioa azpimarratuz. Aranzadiren txostena aipatu dute, Uliako Lore Baratzak proiektua bera, eta parkearen balio naturala.

Uliako parkeko lagunek agerraldia egin dute eguerdian, udaletxe atarian.

Uliako parkeko lagunek agerraldia egin dute eguerdian, udaletxe atarian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

Agerraldiaren bukaeran lore eta landareak banatu dituzte, ‘Hiri berdeago baten alde!’ egingo dutela aldarrikatuz. Eta parkeak nahiz bertan garatzen ari diren proiektuak duen babesa islatzeko, azken hilabeteotan jasotako 4.226 sinadura aurkeztu dituzte udaletxean.

Arratsaldean egingo dute bigarren aldarrikapen saioa. 18:00ak aurretik elkartuko dira Bretxa inguruan. Haurrekin jolas batzuk egin ostean, martxa bat egingo dute udaletxe atariraino. “Gobernuen erantzun eta ordezkaritza ezaren aurrean, parkearen zainketa eta bizitzarekiko posizio aktiboa” mantenduko dutela nabarmendu nahi dute horrela.

Iruzkin bat

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend