Izena ematea beharrezkoa den zenbait ekintza aurkeztu dituzte. (Argazkia: Malen Aldalur)
Aste Nagusia geroz eta parte hartzaileagoa izatea nahi du Donostiako Udalak. Antolatutako zenbait ekintzetan aurrez izena ematea beharrezkoa dela azaldu dute.
Kirol, gastronomi eta aisialdi ekintzak egingo dituzte gehienbat, eta hauek antolatzeko elkarte eta kirol kluben laguntza “ezinbestekoa” izan dela azpimarratu dute.
Gastronomiarekin zerikusia duten ekintzen artean honakoak daude: gazteentzako gastronomia lehiaketa, bazkari erraldoia eta marmitako lehiaketa.
Aisialdiko ekintzei dagokionez, berriz, merenge gerra. Azkenik,
kirol ekintzen artean honakoak aipatu dituzte: Gaua Piztua lasterketa, hondartzako boleibol lehiaketa, hondartzako errugbi lehiaketa, goitibehera jaitsiera, Paseo Berriko ibilaldia, bizikleta festa, futbol 5 txapelketa, arrantza lehiaketa, areto futbola 12 orduz, kaleko saskibaloia, piraguismoa eta Bela Estropada.
Ekintzen aurkezpenean izan dira
Gaua Piztu lasterketaren antolatzaileak, Bera Bera kirol kluba hain zuzen ere. Aurten lasterketa indartu eta “oraindik animatuagoa” izatea nahi dutela azaldu dute. Abuztuaren 13an egingo dute gauerdian eta mozorrotuta joateko deia egin dute.
Ekintza guztien informazioa eta izena emateko aukera
hemen.