2015eko otsailean egokitu zuten Zubietako eskola txikia. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Zubietako eskola txikiko eta Igeldoko herri eskolako guraso elkarteek udalaren diru laguntza jasoko dute hainbat jarduera antolatu ahal izateko.
-Zubietarrek 2.908,79 euro jasoko dituzte, eta honako jarduerak antolatuko dituzte:
Ingelesezko ikastaroa 3-9 urteko haurrentzat.
Antzerki dantza ikastaroa: urria eta maiatza artean egiten dute 7 urtetik gorako haurrekin.
Udako txokoa: uztaila eta abuztuko goizetan egiten dute, 3-12 urteko haurrekin.
Igeriketa ikastaroa, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
-Igeldotarrek 3.961,21 euro jasoko dituzte, ondoko jarduerak egiteko:
Goizetako zaintza gela.
Igerilekura joateko garraioa, eskola orduetan.
Eskola txikien jaira joateko autobus zerbitzua.