'Ama Begira zazu' #2, Batix Ezeiza
Aste honetan Zurriolako hondartzara gerturatu naiz berriz ere, kamera eskutan. Argazki interesgarriak egiteko leku aparta da, udan bereziki: muroan eseritako jendea, jolasean dabiltzan haurrak, surfistak, hondartzan dabiltzan kuadrilak, itsasoa, espigoia, Kursaala, Groseko etxeak, Ulia… Gainera, uda partean sekulako ilunabar ederrak ikusten dira han (neguan eguzkia ekialderago sartzen da). Eta zeruan hodei batzuk gehituz gero, ilunabarreko koloreak biderkatzen dira. Hona hemen argazkia.