'Hartu Txanpa' egitasmoa abiatuko dute Piratek Aste Nagusian
Euskaraz bizi nahi dutenentzat txapak prestatu dituzte.
‘Hartu Txanpa’ egitasmoa abiatuko dute Aste Nagusian, astebetez festa “euskara hutsez” bizitzeko. Piraten euskara lan taldearen egitasmoa izan da. Parte hartzaileak identifikatzeko txapak prestatu dituzte piratek.
Abuztuaren 11an arratsaldeko 18:30etan Portaletasen elkartuko dira “euskaraz bizi nahi dutenei” txapak banatu eta egitasmoaren xehetasunak azaltzeko. Bestalde, hartutxanpa@gmail.com helbidearen bidez eman daiteke izena.
Jendea animatu eta Aste Nagusia euskaraz bizitzeko deia egin dute: “Zenbat eta gehiago etorri, txanpa handiagoa hartuko dugu. Goza dezagun itsaso berriak ezagutuz!”