Katalunian ibili dira Trebeska Dantza Taldeko kideak
Uztailaren 22tik uztailaren 24ra bitarte Kataluniako Vic herrian egon dira.
Hemen ikusgai jaialdiko argazkiak.
Katalunia aldean ibili dira Trebeska Tantza Taldeko kideak; Vic herrian, hain zuzen ere. Kataluniako Kutur Hiriburua da aurten, eta De plaça a l’escenari (Plazatik oholtzara) izenpean antolatutako ekitaldi batean hartu du parte Trebeska Dantza Taldeak.
Uztailaren 22an iritsi ziren Vic-era eta gau horretan bertan eskaini zuten ikuskizuna. “Plazatik oholtzara izena zuenez jaialdiak, plazetako dantzei eman genien lehentasuna baina Euskal Herri guztiko dantzak egin genituen”, azaldu du Andoni Altuna dantza taldeko kideak. Hurrengo egunean, berriz, euren kaxara ibili ziren herria dantzaz, kantuz eta musikaz alaitzen.
“Oso harrera ona egin ziguten eta giro polita jarri genuen herriko kaleetan zehar”, azaldu du Altunak. Jendeak interesa agertu zuela gaineratu du: “Batzuk kantura eta dantzara ere animatu ziren”.