Batukada feministaren indarra ozen entzun da Parte Zaharrean
Batukada feminista indartsu abiatu da La Flamenka gunetik arratsaldeko 18:00etan. Jende andana zebilen inguruan ordu horretan, baina inor gutxi geratu da oharkabean. Batukadaren erritmo bizi eta kolpeek gorputz dantza gozoan jarri ditu inguruko pertsona denak.
Betaurreko, gona, lepoko, kamixeta edo dena delakoa, baina arropa morea jantzita eta gogotsu abiatu da marea morea Parte Zaharreko kaleak astintzera. Moreak, feministak. Emakumeak dira batukada feminista osatzen duten guztiak. Adin eta estilo ezberdinetakoak guztiak, baina feminismoaren erritmo berean dantzatzen dutenak denak.