IRUTXULOKO HITZAk Piraten Irrikitaldiaren jarraipena egingo du.
(Argazkia: Donostiako Piratak)
Aste Nagusiko egitarau ofiziala bart amaitu bada ere, Piratek beste egun batez luzatuko dute jaia. Groseko Marruma elkartean bazkaldu ondoren, kofradia guztiak Bulebarrean elkartuko dira, eta hantxe emango diote hasiera aurtengo
Irrikitaldiari.
Eta ondo edo gaizki, IRUTXULOKO HITZAk Aste Nagusi osoaren jarraipena egin duenez, azken unerarte izango da kalean. Ea Irrikitaldiaren laburpentxo bat edo unerik berezienak biltzeko gai garen.
17:00etan abiatuko dira Bulebarretik. Ondo pasa!