Hauxe Ane Fernandezen txio kronika
Ane Fernandezek egingo zuen atzo, larunbata, Irutxuloko Hitzaren #AsteNagusia2016 txio kronika! Aste Nagusiko zortzigarren egunaren kontakizuna egin zuen. Goizean goizetik Piraten zapi beltza, Ubarroiak kofradiaren txalekoa eta jai feministen aldeko poltsa prestatu eta kalera. Bizikrossean parte hartu ondoren marianito batekin indar berritu eta ekin zion jaiari berriro. Xibaro kofradiaren bazkarikoak ere erakutsi zituen, bingoa eta dispertsioaren aurkako flashmob-a esaterako. Aske geratu diren xibaroek jasotako omenaldiaren berri ere eman zuen Fernandezek. Eta guztia kontatzea ez denez komeni, Arcada Socialen kontzertua hastearekin batera bota zuen azken txioa.
Mikel Pagadik, Jon Pagolak, Aiora Mujikak, Marina Landak, Mikel Saldisek, Aitor San Franciscok eta Leire Canok egin dituzte Aste Nagusiaren lehen zazpi egunetako kronikak.
Iragarri bezala, Aste Nagusian sare sozialak astintzeko prest dauden txiolariak izango ditugu lagun. Izan ere, Berriak sanferminetan erabili zuen #sfk16 9×9 txio kronikaren eredua bereganatu eta Donostiako #AsteNagusia2016-ra moldatu dugu IRUTXULOKO Hitzan. Hiru Damatxo-ko kideek egingo dute gaur azken eguneko kronika.
Tweets by ane_fernandez