Burning taldea
Berrogei urte baino gehiago daramatzate Burning taldekoek jotzen. Musikaren aldaketak eta zorigaizto pertsonalak gaindituta, rockaren mito tragikoaren lehen harria jarri zuten hainbat kantu ereserki bihurtu zituzten halabeharrez.
Burningen musika doilorra, kastizoa, harro puntukoa eta nostalgiko gisa defini daiteke. Euren kantek inoiz ezagutu ez genituen bikoteak; hainbat bihotz tristeren atsekabea jasan zuten tabernetako barrak; edo erretzeke utzitako zigarroak ekartzen dizkigute gogora. Galtzaileentzat, bakartientzat, ahanzturaren maitaleentzat edo amaitu gabeko istorioentza egina dago euren musika.
Bihar, osteguna, abuztuak 25 eskainik dute kontzertua Dokan, 20:30ean. Sarrerak 18/22 euroan salduko dituzte. Baina adi!, lehen 50 sarrerak, 15 euroren truke.