Intxaurrondo, Gros eta Igeldokoen arteko desafio bat antolatu dute jaietan
Intxaurrondo Zaharreko bizilagunek hasiera emango diete festei ostegunean, txupinazo eta alkatearen izendatzearekin, besteak beste.
INTXAURRONDO ZAHARREKO JAIAK – 2016ko EGITARAUA
Irailak 8, osteguna
Intxaurrondo Zaharreko bizilagunek ostegunean hasiko dituzte jaiak, alkatetzarako hauteskundeekin. Izan ere, urtean zehar auzoa ordezkatuko duen pertsona bat aukeratzen dute egun horretan, eta pribilegioak ez ezik, zereginak ere izaten ditu.
Txupinazoa botata, aurtengo egitarauak ez du etenik izango. Igandera bitarte, gustu eta din guztietarako jarduerak antolatu dituzte Larrotxene kultur etxearen inguruan: futbolin, xake eta patata tortilla txapelketak, sardina jatea, Ezustean taldearen kontzertua…
Beste auzoetako jendea erakartzeko, aurten lehenengo aldiz Intxaurrondo, Gros eta Igeldokoen arteko herri kirolen desafioa antolatu dute larunbaterako, 18:00etan. Astoen aurka egin izan dute, baita Astigarragako neska batzuen eta San Juanjo herritarren kontra. Baina, orain, auzoetara eramatea erabaki dute. Hala, Intxaurrondoko erronka ondoren, Gros eta Igeldoko jaietan ere egingo dute esan dute: “Grosekoekin beti izan dugu pikea, eta, ziurrenik, San Tomas egunean izango gara bertan”.
Jai batzordeak azaldu duenez, aurtengo erronka auzoa uniformatzea da: “Duela 50 urte inguruko jaietako marrazkia duen kamisetak egin genituen; eta, aurten, zapiak ere egin ditugu, auzoa irudikatzen duen zuhaitzarekin. Nahi duguna da jendeak bi gauzak janztea, auzotar sentitzeaz gain, jaien parte ere sentitu daitezen”.
- 17:00-19:00. Alkatetzarako hauteskundeak.
- 19:00. Pintxo poteoa auzoko tabernetan zehar.
- 20:00. Jaien hasiera ekitaldia: alkatearen izendatzea, urteko intxaurrondotarari saria, txupinazoa, festara.
- 20:30. Sardina jatea.
- 21:30. Bertso poteoa: Unai Gaztelumendi eta Eñaut Martikorena.
- 23:30. Dantzaldia DJ Jo ta txo-ren eskutik.
- 11:00. Umeentzako apar festa.
- 12:00. Inaxio Perurenaren erakusketa.
- 17:30. Haur ikuskizuna: Tor Magoa, Hator Magiara.
- 18:00. Buruhandiak eta txokolate jatea.
- 17:30. Pala finala.
- 18:00. Argazki zaharren emanaldi eta erakusketa aiton-amonen etxean.
- 19:00. Mozorro poteoa elektrotxarangarekin girotua.
- 21:30. Afari herrikoia.
- 23:00. Zezen suzkoa.
- 23:00. Kontzertuak: Ezustean + Ziribulio sound sistem + Bad sound system.
- 00:30. Ostruka arrautz frijitzea.
- 11:30. Sagardo eguna.
- 11:30. Umeentzako herri kirolak.
- 12:30. Ibiri ganadutegia umeentzat: bigantxa, basurde eta pottokak.
- 14:00. Patata tortilla txapelketa (tortillak 12:00etatik aurrera eraman behar dira).
- 14:30. Kuadrilen bazkaria.
- 16:00. Toka txapelketa.
- 17:00. Umeentzako Xake txapelketa.
- 18:00. Buruhandiak eta txokolate jatea.
- 18:00. Herri kirol desafiyoa: Intxaurrondo Vs Igeldo Vs Gros.
- 20:30. Afaria: plater konbinatuak.
- 23:00. Zezen suzkoa.
- 23:00. Kontzertuak: Pelayo y sus malditos + Iñigo Perurenarekin dantzaldia karaokearekin.
- 11:00. Intxaurrondo Zaharreko Bigarren Eskuko IV. Azoka.
- 12:00. Marmitako txapelketa.
- 14:00. Bazkari herrikoia.
- 16:00. Mus txapelketa (Erdikoa tabernak babestuta).
- 17:30. Haur ikuskizuna: Patata Tropikala Eguzkilorea.
- 18:00. Futbolin txapelketa.
- 19:00. Balfolk saioa: Irutxulo Folk taldea, Antiguako Munduko Dantzak taldearekin.
- 11:00. Meza Asuncion elizan.
- 12:30. Luntxa Arzak Ortzeok elkartean.
- 18:00. Bingo berezia sari sorpresarekin, Zaharren egoitzan.