Dantzaldiak, musika eta haurrentzako jarduerak nagusi Jolastokietako jaietan
Larunbatean, Jolastokietako kros herrikoia jokatuko dute; partaideek 4,5 kilometroko distantzia egin beharko dute.
Gaur arratsaldean futbol eta futbito txapelketak egingo dituzten arren, bihar emango diote hasiera ofiziala Jolastokietako jaiei (Altza), 19:00etan. Ostirala jai eguna dela baliatuta, ostegunera pasa dute aurten festaren hasiera, eta gaueko eskaintza ere egongo da. Izan ere, rock kontzertu bat, Desembragadores musika taldearen emanaldia eta DJak izango dira nagusi 21:30etik aurrera.
Ostiralean, haurrentzako dantza master class-a egongo da goizean, 11:30ean; eta Bollywood dantzaldi bat prestatu dute Chatvarri Sudari eta beste eskola batzuek. Gainera, 20:00etan, Txaranga Pasairen eskutik, pregoi kontzertu moduko bat egingo dute. Eguna amaitzeko, berriz, Agirre taldearen berbenarekin gozatuko dute Jolastokietakoek.
Larunbatean, haurren eguna ospatuko dute auzotarrek, haur parkea (11:15), apar festa (13:00), haur danborrada (17:00) eta erraldoi eta buruhandiekin (18:45). 22:00etan, herri afaria egingo dute, eta berbenak zein zezen suzkoak girotuko dute auzoa gaueko ordu txikietan. Larunbateko ekitaldirik ezagunena 17:30ean izango da. Ordu horretan XXIX. Jolastokietako kros herrikoia jokatuko dute. Guztira, 4,5 kilometroko distantzia egin beharko dute partaideek, auzoko kaleetan barrena jarritako ibilbideari hiru itzuli emanaz. Kros herrikoian izena eman nahi duenak oraindik aukera du.
Igande goizean, toka eta bote txapelketez gain (10:30ean), haur jolasak antolatu dituzte. Arratsalden, aldiz, herri kirolak izango dira nagusi (17:30) Jolastokietako frontoian, eta aizkolari eta harri jasotzaileek hartuko dute parte. 18:30etik aurrera, Sagardo eguna egingo dute, Etxeberria, Illarramendi, Jauregi, Herriko eta Oiarbide sagardotegien laguntzarekin, eta trikitilariek girotuta. Festarekin amaitu baino lehen, diskoteka ibiltari batek auzoa zeharkatu du, auzotarrek musikaz gozatu dezaten. Azken traka eta jaien amaiera 22:00etan izango da.
JOLASTOKIETAKO JAIAK 2016
IRAILAREN 7a, asteazkena
- 18:30: MIGEL BAZTAN OROIMENEZKO XXV. EDIZIOA. Futbol txapelketa hiru hiruren aurka (Jolastokietako frontoian).
- 19:30: Koadrilen arteko futbito lehiaketa.
IRAILAREN 8a, osteguna
- 18:30: Kale Antzerkia – Umore Zirkua. Taldea: Txakola. Antzezlana: Valkan. Tomasene-Kasares kultur etxeak babestuta.
- 18:35: ARGAZKI LEHIAKETA. Irailaren 18 arte iraungo du. Jai Batzordeari helarazi behar zaizkio 21:00ak baino lehen. GAIA: Jaien inguruan (3 argazki parte hartzaile bakoitzak).
- 19:00: Suziria botako da jaiei hasiera emateko.
- 19:15: Erraldoi eta buruandien irteera, Ander eta Maialen trikitilarien musikaz lagunduta.
- 21:30: Rock kontzertua: Dinbi Danba taldea.
- 23:00: Desembragadores taldea.
- 00:30: DJak: DJ Gorka Beat eta DJ Large.
IRAILAREN 9a, ostirala
- 9:00: Diana, Ander eta Maialen trikitilariekin.
- 10:00: Narrastien erakusketa (goizean zehar).
- 11:30: Haurrentzako dantza Master Class.
- 17:30: Bollywood dantzaldia. Taldea: Chatvarri Sudari eta beste eskola batzuk.
- 19:15: Erraldoi eta buruandiak Ander eta Maialen trikitilariek lagunduta.
- 19.30: Jolastokietako Frontoiean kuadrilarteko txapelketaren finalerdiak.
- 20:00: TXARANGA PASAIren eskutik Pregoi-Kontzertua.
- 20:30: Sardina jate herrikoia (sardina, sagardoa eta ardoa).
- 24:00: Aguirren taldearen BERBENA.
IRAILAREN 10a, larunbata. Haurren eguna.
- 9:00: Diana Ander eta Maialen trikitilarien eskutik.
- 10:15: Malabarismoa.
- 10:30: Ping-Pong lehiaketa. Babeslea: JOLASTOKIETA okindegia (izen ematea kultur etxean).
- 10:35: Oinezko lasterketa (herrikoia, neska-mutilen artekoa eta maila desberdinak).
- 11:00. Xingola lasterketa bizikletan. Plaza nagusian.
- 11:15: HAUR PARKEA: Iraupena: 9 ordu. Erdi Aroko Gaztelua, Olagarroa, Apar Festa eta Zezen Mekanikoa.
- 12:00: Poniak haurrentzat.
- 12:15: BATUKADA.
- 13:00: Apar Festa.
- 13:30: Poteoa, auzoan. Ander eta Maialen trikitilariek girotuta.
- 16:00: Tute lehiaketako finalak.
- 17:00. Haur Danborrada The Joselontxo Txarangarekin.
- 17:30: XXIX. “Jolastokieta” Kross Herrikoia (JOSE M. VILLAR OROIMENEZKO XI.. EDIZIOA).
- 18:00: Pala txapelketako finalak.
- 18:30: Txokolate eta bizkotxo janaldi aparta.
- 18:45: Erraldoi eta buruhandien irteera. Gorka eta Leire trikitilariek girotuta.
- 20:00: Ekialdeko Dantzak (Bollywood).
- 22:00: Herri afaria. Sahieskia, entsalada, ogia, ardoa eta postrea.
- 24:00: Berbena DJ RUrekin.
- 01:00: Zezen Suzkoa.
- 03:30: Baratxuri zopa bizirik irauten dutenentzat, eta ondoren ezustekoak.
IRAILAREN 11, igandea
– KULTUR ETXEAREN XXXI URTEURRENA-
- 9:00: Diana Ander eta Maialen trikitilarien eskutik.
- 10:30: TOKA txapelketa (gizonak eta emakumeak bereizita).
- 10:30: POTE txapelketa (gizonak eta emakumeak bereizita).
- 11:00. Haur Jolasak.
- 11:45: Luntxa erretiratuentzat.
- 12:00: Tortilla lehiaketa. Osagaiak: patata, arrautza, tipula, gatza eta olioa. Azkenburukoen lehiaketa, edozein osagairekin.
- 12:00: Animalien jaialdia.
- 13:00: Poteoa. Ander eta Maialen trikitilariek girotuta.
- 13:15: Sari banaketa.
- 16:00: Mus txapelketaren finala.
- 16:30: Taldea: Festival Animado. Antzezlana: Festival Disney.
- 17:30: Herri Kirolak: Jolastokietako frontoian – Esataria Jose Angel. AIZKOLARIAK: JOSE FELIPE ZUBIZARRETA (Gipuzkoarra). EZPELETA BIURRIN (Bizkaitarra). HARRI JASOTZAILEA: JOSEBA OSTOLAZA.
- 17:35: Antzar jolasa txikienentzako.
- 18:30: SAGARDO EGUNA: JUANJO MATXINANDIARENAREN OROIMENEZKO III EDIZIOA. Sagardotegi hauek parte hartuko dute: Etxeberria, Illarramendi, Jauregi, Herriko eta Oiarbide. Ander eta Maialen trikitilariek girotuta.
- 19:00: SEVILLANAK. Taldea: SEVILLANAS DE JOLASTOKIETA.
- 20:00: Diskoteka ibiltaria.
- 21:30: Zezen suzkoa.
- 22:00: Azken traka eta jai amaiera.