The Pinker Tones katalanek Araba parkean joko dute
The Pinker Tones katalanak gonbidatu dituzte bertan muntatuko duten agertokira, familiei zuzendutako emanaldi bat eskaintzeko.
The Pinker Tones taldea buru-belarri dabil familientzako liburu-disko eta ikuskizunak sortzen. Estatuko bikote hau musika elektronikoko lanengatik da ezaguna nazioartean, baina orain soinu akustikoagoa ari dira sortzen, betiere kritikaren eta publikoaren harrera ona ekarri dien estilo alternatibo berezi hori galdu gabe.
Hurrengo emanaldia, urriaren 13an
Datorren urriaren 13an iritsiko da Music Box Festibalaren 13. kontzertua Amarako Araba parkera. Bertan izango dira Los Punsetes, Super eta beste hainbat talde.
Music Box Festibalak Donostiako Araba parkean egingo du 12. geldialdia larunbatean, hilaren 10ean, eguerdiko 12:30ean.