Karmelo Balda frontoian izango da hitzordua; lehenengo aldiz egingo dute Donostian.
Zesta puntaren finala aurkeztu dute gaur udaletxean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Karmelo Balda frontoiak udako zesta puntaren final nagusia hartuko du larunbatean, 18:00etatik aurrera. Goikoetxea-I.Erkiaga bikoteak aurrez aurre izango ditu Egiguren-Enbil. Gainera, azken urteetako zesta puntako izar handiak izango dira bertan. Donostian lehen aldiz jokatuko da final handia.
Hirugarren urtea da, zesta punta sustatze aldera, Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta Munduko Pilota Batzarrak antolatuta Jai Alai World Tour zirkuitua antolatzen dutena. Jokatzeko moduaren indarberritzean hainbat izan dira bidelagun eta horixe nabarmendu nahi izan du Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek. Gainera, pilotazalea ez ezik, beste hiritarrak ere animatu ditu larunbateko hitzordura gerturatzera, “ikuskizun bat” izango delako.