Zuzi martxa egingo dute 1813ko gertakariak gogora ekartzeko
Donostia Sutan 1813-2013 Elkarteak zuzi martxa egingo du ostegunean, hilaren 8an. 1813ko abuztuko gertakariak gogora ekartzeko ekitaldietako bat da. Soldadu frantsesak errenditu zirenean, armekin desfilatzen atera ziren hiritik. Herritarrak, ordea, sarraskia jasan ondoren etxerik gabe eta ezer gabe geratu ziren. Honela, elkarteak armada frantseseko soldaduek eta donostiarrek jaso zuten tratu desberdina salatu nahi du. Abuztuaren 31 kalean elkartuko dira arratsaldean, 19:00etan.