Martuteneko zubiaren karga proba. (Argazkia: Martuteneko auzo elkartea)
Hilabeteak daramatzate obretan Martutenen, Urumearen zabaltzearen lanak direla eta. Uda osoan itxia egon da auzoaren sarrerako zubia, auto zirkulazioarentzat eta oinezkoentzat, berria egiten ari zirela eta. Dagoeneko pasa ditu zubi berriak beharrezko karga probak, eta astelehenean bertan irekiko dute, auzokoen zorionerako.
Hala, autoek ez dute Sarroeta bidetik sartu beharrik izango auzora, Martutene pasealekua guztiz zabalik egongo baita.