'Ama Begira zazu' #5, Batix Ezeiza
Uda osteko sindromeari aurre egiteko edo, festa eta parranda aldetik nahiko oparoa izan ohi da iraila gure inguruan. Asteburuan Intxaurrondo Zaharreko jaietara gerturatu naiz, auzoen arteko desafiora. Intxaurrondo, Gros eta Igeldoren artekoa, hainbat diziplinatan: trontza, ergometroa, ingudea, euskal dantza eta giza froga. Kamera lurrera gerturatu, harria, kateak, eskuak eta tiralarien hankak enkuadratu, eta klik. Eta irudiari atenporaltasuna emateko, zuri-beltz dotorera biratu. Desafioaren hurrengo hitzordua, santomasetan Txofre plazan.