Irailaren 30eko saioaz gain, urriaren 28an bigarren bat egingo dute, Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean.
Idurre Zugazagasti Aja eta Lorea Undagoitia Rivero, Saretuzeko kideak. (Argazkia: Lide Ferreira)
#ElkarlanKulturak izenburupean,
Saretuz sareko V. jardunaldiak egingo dira
irailaren 30ean eta urriaren 28an, Donostiako Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean.
Jardunaldietan izena ematea doakoa da, eta plaza mugatuak dira.
Lehenengoan (irailak 30), euren egitasmoetan lehenesten dituzten
kultur balioei buruz hitz egingo dute,
hiru gonbidatuen laguntzarekin: Bizkaiko
Faktoria Lilako kide Irantzu Varela, Arabako
GaraiON Sorginguneko kide Amaia Gabilondo eta Madrilgo
Altekio-ko kide Javier Fernandez. Ondoren, hiru hizlarien gidaritzapean, hiru tailer burutuko dituzte, hiru kultur balore eta ikuspegiri arreta jarriz: parekidetasuna, eraldatzailea eta elkarlana. Lehen eguna amaituko dute bertso-konklusio eta tokiko produktuekin prestatutako afari-merienda batekin.
Bigarren saioan (urriak 28), berriz,
kultur balio horiek nola komunikatu landuko dute,
Art for Life-ko Miren Lauzirikarekin. Hala, ElkarlanKulturen jendartzeratzea jorratuko dute. Sortze aktibismoko tailerra 17:00etan hasiko da, elkarlankulturak modu sortzaile eta eraldatzailean nola jendarteratu, eta mugimendu eta erakundeetatik komunikazioa nola landu aztertuko dute. Amaitzeko, tokiko produktuekin afari merienda bat egingo dute.
IRUTXULOKO HITZAk Saretuz sareko Idurre Zugazagasti Aja eta Lorea Undagoitia Rivero kideekin izan da. Ostiralean
erreportaje zabala egongo da irakurgai paperean.