Uliako parkea eztabaida gune bihurtu dute asteburuan
bi lagunekin hitz egin zuen IRUTXULOKO HITZAK.
Hainbat argazki bildu ditugu @GazteonDonostia Twitter kontutik:
Beste Donostia bat eraikitzeko asmoz Gazte Asteburua egin zuten irailaren 23an eta 24an Uliako parkean. Hainbat ekintza antolatu zituzten “parkeari babesa adierazi, kezkak konpartitu eta proiektu berriak martxan jartzeko”.
Eraikuntza Lanetan Ari Gara ekimeneko kideak eta Uliako gazteek elkarlanean antolatu zuten asteburua.
“Turismoa eta espekulazioaren neurrira moldatutako hirian, gazteok ez dugu lekurik. Hori da gero eta nabarmenago Donostian gertatzen ari dena” azaldu dute. Dena den, aldarrikatu dute badela beste Donostia bat “auzoetatik, herri mugimenduetatik eta milaka donostiarren borondatezko lanarekin eraikitzen dena”. Hori da hain zuzen ere asteburuan ikusarazi nahi izan dutena.
60-70 lagun inguru bildu ziren eta “giro onean eta gustura, eztabaida emankorrak” izan zituztela azaldu dute.
Hiria gazteena ere izatea nahi dutela azaldu dute eta inoren zain egon gabe euren kabuz antolatzen “hastera doazela” gaineratu dute.
Bi orduko tartean sei gai landu zituzten: feminismoa, euskara, enplegua, turismoa, etxebizitza eta elikadura burujabetza. Azaldu dute lan talde bakoitzean “ideia zehatzak” atera zirela eta horiek garatzen jarraitzeko asmoa dutela.
Bestalde, Uliako parkeari babesa adierazteko kanpin dendak eraman zituzten: “Auzotarrak egokitu eta txukundu ostean, udalak suntsitu egin nahi du 70 etxebizitza eraikitzeko. Non eta milatik gora etxe huts dituen hirian”.
Asteburua antolatzen aritu ziren