Martuteneko jai batzordea, lanez lepo
Egitaraua prest dute, eta egindako lan guztiaren ostean, jai arrakastatsuak izatea da euren desiorik handiena.
Jaien xehetasunen inguruko erreportajea argitaratuko dugu, ostiralean.
Martuteneko jai batzordea gogor ari da lanean, aurten ere auzoko jaiak behar bezala antolatzeko. Kamisetak eta zapiak atera dituzte, eta auzoan jada jaietako mugimendua nabari da. Antolakuntzako bi lagunekin egon da IRUTXULOKO HITZA: Jose Javier Seco Txefo eta Mariapi Arratibel. Kontatu dutenaren arabera, aurten ere urriaren 12a izango da jaietako egun handia, Pilar Eguna. Sagardo eguna egingo dute egun horretan, eta 1.200 edalontzi eta 1.300 sagardo botila enkargatuak dituzte. “Sagardogileak beraiek sagardoa botatzera etortzen diren jai bakarra gara Donostian”, dio Txefok.