Opakua ingurura mendi irteera egingo dute Añorgakoek
Añorgako Kirol eta Kultur elkarteko mendi taldeak irteera antolatu du, urriaren 23rako. Jolas Etxean geratuko dira mendizaleak 8:00etan, eta Araba aldera autobus bidaia egingo dute, ibilbide hau egiteko: Opakua, Murube, Los Cristinos haitzuloa, Arteako basoa eta Larraona.
Behin ibilbidea eginda, bazkaltzera joango dira, Eulateko Alai erretegira.
Autobusak 10 euroko prezioa izango du klubeko bazkideentzat; eta 15 eurokoa, bazkideak ez direnentzat. Bazkariak, berriz, 25 euro balioko du.
Elkartean bertan jarri duten zerrendan egin beharko da izen ematea, urriaren 19a baino lehen.
Informazio gehiagorako: 943 36 37 91.