Buruko gaitzen inguruko aurreiritziak apurtu nahi dituzte
Why Not fundazioak buruko gaitzei buruz dauden aurreitziak apurtu nahi ditu, “beldurrik gabe horien inguruan hitz egiteko”.
Horretarako, elkarretaratze bat egingo dute, 11.30ean, Aita Vinuesa plazan (Kontxan, La Perla parean). 125 pertsona inguru bilduko dira, eurekin lan egiten duten osasun mentaleko zentro eta ospitaletakoak, eta denak kamiseta gorriekin ibilaldi txiki bat egingo dute Haizearen Orraziraino. Bertan, familia argazki handi bat egingo dute. Ospakizunak jarraituko du bazkari batekin, eta fundazioko antzerki eta musika taldeek saio bat eskainiko dute.
Gaur, urriak 10, Buruko Osasunaren Eguna da. Horren harira,