Animazioa eta musika, eskutik helduta
Zer gertatzen de Iñaki Rifaterrak egindako animazio bat eta Unai Pelayo ‘Pelax’ musikariaren kanta bat elkartzen baditugu? Bada, ikus-entzunezko pieza eder bat: ‘Hirihoroh. Egiako Txondorra kultur gunean ezagutu zuten elkar bi sortzaileek. Rifaterrak xilografia tailerra eman du bertan bi urtez, eta kartografiaren teknika bidez animazio bat egiten hasi zen, hainbat irudi muntatuta. ‘Pelax-en diskoa gustuko zuen, eta ‘Turbio II’ kanta jarri dio sortutako animazioari.