Urriaren 15eko mobilizazioarekin bat egin du Etxeratek. (Argazkia: Etxerat)
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoen askatasuna eskatu eta haien egoera salatzeko manifestazioa deitu du Sare herritarrak urriaren 15ean arratsaldeko 17:00etan Bulebarretik abiatuta. Mobilizazioarekin bat egin dute Etxeratek eta Aralarrek.
Etxeratek gogorarazi du gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten hamar preso daudela. Gaineratu du aste honetan
Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren egoerak okerrera egin duela: “Bere kideengandik isolatua egon dadin ahalegintzen dira, eta legeak aske geratu beharko litzatekeela dioen arren, oraindik, askatasuna ukatzen jarraitzen dute; osasun eskubidea ukatzen diote”.
Gaixo dauden euren senideen egoera salatu nahi dute behin eta berriz:
“Horregatik dei egin nahi diogu gizarteari larunbateko mobilizazioan parte hartu dezaten; ez gaitezen isilik geratu giza eskubideen urraketen aurrean”.