(Argazkia: Ander Edo)
Irakurle batek eman digu Behatxulo honen berri. Martutene eta Intxaurrondo elkartzen dituen bidea da Marrus bidea, eta gure irakurleak han egin du topo zebrabide misteriotsu honekin. Zebrabidea margotuta dago, baina bistan da oinezkoek ezin dutela erabili, bestaldean ez baitago espaloirik, ezta beste inora joateko modurik ere. Bitxia, ezta?