Antiguako sansebastian jaietako programa osatzeko bilera egingo dute
Willis Drummond ariko da zuzenean, urtarrilaren 13an. Baina oraindik ekitaldi asko antolatu behar dira egitarau osoa egiteko, eta Antiguako jai batzordeak laguntza eskatu du, eta jaiak denon artean antolatzeko deia egin du.
Kuadrilen bazkaria, poteo elegantea, pelota txapelketa, Txantxarrekako egitaraua… Urtero egiten diren ekitaldiak eta berriak pentsatu eta antolatzeko laguntza behar dute. Bilera asteazkenean, urriaren 19an, egingo dute Txantxarreka gaztetxean, 20:00etan.
2017ko Antiguako sansebastianak gero eta gertuago daude, eta jada jaietako egitaraua antolatzen hasi behar dira. Programako ekitaldi nagusi baten berri eman dute jada: