Auzotar zein eragile ezberdinek bilera egingo dute urriaren 20an.
Urteko 365 egunetan euskarak bizirik egon behar zuela aldarrikatu zuten duela bi urte. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Intxaurrondoko euskaldunen elkarte Plazara Goazek deituta, bilera bat egingo dute urriaren 20an, Euskararen Eguneko –abenduak 3– jarduerak denen artean antolatzeko. Hain zuzen, hiriko auzo guztietan izaten dira euskaraz eta euskararekin gozatzeko aukera ugari egun horretan. Bada, Intxaurrondon, auzotarrekin eta eragile ezberdinekin bilduko dira, guztien asmoak eta proposamenak lotzeko.
Egitaraua urriaren 28rako zehaztuta izan nahi dute; beraz, bilerara, ahal dela, proposamen zehatzak eramatea eskertu dute.
- ZER: Bilera Euskararen Egunaren egitaraua prestatzeko.
- NON: Plazara Goazen lokalean (Sagastieder plaza, Intxaurrondo)
- NOIZ: Urriaren 20an, osteguna, 19:00etan.