Alderdi Ederreko Udal Liburutegi Nagusia.
Liburutegiaren Eguna izango da urriaren 24an. Hori dela eta, bi eguneko jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean Donostia Kulturak, Koldo Mitxelena Kulturuneak, Tabakalerak eta Donostia 2016 Fundazioak.
Liburutegiak ezagutza sortzen eta partekatzen da leloa, eta profesionalei eta herritarrei zuzendutako jarduerak izango ditu.
Jardunaldietarako partaidetza irekia izango den arren, aurrez izena ematea gomendatzen dute. Horretarako,
liburutegiaalderdieder@donostia.eus posta elektronikora idatzi behar da. Izan ere, aretoaren jarleku kopurua mugatua da.
EGITARAUA.
- Larunbata, urriaren 22a. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian izango da, eta bertan, Donostiapediako editoreen lantegia irekia egingo dute, euskaraz; 10:30etik 13:30era.
- Astelehena, urriaren 24a. Alderdi Ederreko Udal Liburutegi Nagusian, hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo dituzte:
- 09:30-10:30 Tomas Saorin:. Continente GLAM-Wiki, el viaje a Wikipedia de las instituciones culturales y educativas
- 10:30-11:00 Carme Fenoll: 200 bibliowikis en Catalunya: planes de futuro
- 11:00-11:30 Ruben Ojeda: Wikipedia en las bibliotecas: Biblioteca Reina Sofia de Valladolid y red de bibliotecas del Principado de Asturias
- 11:30-12:00 Francisca Hernandez: Wikipedia, DBpedia y Wikidata
- 12:00-12:30 Atsedena
- 12:30-14:00 Mahai-ingurua. Moderatzailea: Jon Bagues, Eresbil musika artxiboko zuzendaria. Partaideak: Tomas Saorin, Carme Fenoll, Ruben Ojeda, Francisca Hernandez. Gaztelaniaz
- 18:00-20:00 Mahai-ingurua: Gertuko begiradak. Moderatzailea: Xabier Cañas, wikilaria eta Donostia Kulturako teknikaria. Partaideak: Elena Oregi, Donostiako Haur liburutegiaren esperientzia. Aitzol Astigarraga, Donostiapedia, Joseba Agirreazkuenaga, Mari Jose Villa, Bilbaopedia, Arantza Mariskal, Liburutegietan edukiak sortzen, Josu Aranbarri, Wikimedia Commons. Euskaraz
Era berean, Donostia Kulturako kultur etxe eta liburutegietan haurrentzako hainbat jarduera antolatu dituzte:
urriak 20
Yogipuin, Maite Arrese
4-8 urte. Euskaraz
18:00 Egia K.E.
urriak 21
Ipuin musikatua, Amaia Fernandez
3-5 urte. Euskaraz
17:45 Tomasene K.E.
urriak 22
Ipuin kontalarien II.Maratoia II Maraton de Cuentacuentos
urriak 22
Ipuin kontalarien II. Maratoia. Liburutegi Nagusiko Ekitaldi aretoa, sarrera San Jeronimo kaletik
11:00 Tximeletrak airera, Xabier Olaso. 2-5 urteko haurrak eta gurasoak
12:00 Jhonny Cold Feet itzal txinatarrak, Bego Alabazan. 6-9 urte
16:00 Olerki xuxurlatuak, Kalabazan Kultur Ekimenak. 10-14 urte
17:00 Hotzikara, gozamen erotikoen historia, Inés Bengoa. + 14 urte
urriak 24
Liburuzaina estu eta larri, Gus marionetak
+ 5 urte. Euskaraz
17:30 Lugaritz K.E.
urriak 24
Kontuz kantu, Amaia Nekane
Euskaraz
18:00 Haur Liburutegi Nagusia, Fermin Calbeton 25
urriak 24
Ipuinak dantzan, Apika taldea
+ 4 urte eta gurasoak. Euskaraz
18:00 Okendo K.E.