Euskararen erabilera sustatzeko mintzatxangoa egingo dute Aralarrera
Amara Berriko gurasoen elkarteak euskara sustatzeko mintzatxangoa egingo du igandean, urriaren 23an. Aralarrera joango dira, eta helburua izango da euskararen erabilera sustatzea.
7 kilometroko ibilbidea egingo dute, haur eta gurasoek parte har dezaten. Izena eman behar da (7 euro) amaraberrimendizmendi@gmail.com helbidera idatzita. Autobusa jarriko dute txangora joateko. Morlansen (10:15) eta Olaetan (10:30) hartuko du jendea.