Olatz Salvador, zuzenean
Olatz Salvador abeslari donostiarrak abesti sentikor eta gusto onez egindako katalogo bat aurkeztuko du zuzenean. Skakeitan taldeko teklatu jotzailea da, baina bakarlari moduan ere badabil azkenaldian bere gitarra akustiko eta ahotsarekin.
Ni Neu jatetxeko tabernan joko du hilaren 20an, ostegunean, 20:00etan. Sarrera doan izango da.