Donostiako euskalgintza izango dute ardatz
Bagera elkarteak antolatuta, 'Izatetik egitera. Guk, nork bestela!' jardunaldiak egingo dituzte bihar, larunbata, 9:30etik 14:30era, San Telmo Museoan. Joseba Alvarezek emango die hasiera jardunaldiei, 9:30ean. 'Euskalgintza, XXI. mendeko paradigma ber...
Joseba Alvarezek emango die hasiera jardunaldiei, 9:30ean. ‘Euskalgintza, XXI. mendeko paradigma berria’ izenburupean, hitzaldi bat emango du. Ondoren, 10:00etan, Lander Arbelaitzek hartuko du hitza, diskurtso berriei buruz mintzatzeko.
Jarraian, 11:30etatik aurrera, dagoeneko abian dauden praktika berrien txanda izango da: Igeldoko esperientzia, Garajetarrak, Euskaraz bizi nahi dugulako egitasmoa eta Osakidetza ahaldundu kanpaina.
Azkenik, 12:30ean, Donostiako euskalgintzaren erronken inguruan eztabaidatu, hausnartu eta praktika berriak adosteko asmoz bilduko dira talde txikietan.
Izena eman nahi duenak Bagera.eus webgunearen bidez edo 943 005 074 / 688 820 195 telefonoetara deituta egin dezake.