2016 bidearen azken etapa Donostian amaituko da igandean
Zazpi hilabete ondoren Pasaia-Donostia etapak emango dio amaiera egitasmo honi, itxiera festa eta guzti
Liher, Pelax eta Physis versus Nomos), txikientzako jarduerak, azoka gastronomikoa, erakusketa bat, eta abar aurkitu ahal izango dira.
Proiektu honetan mendizaletasunak eta kulturzaletasunak uztartu dira 32 etapatan zehar. Hiria eta mendia tartekatuz Euskal Herriko txoko ezberdinak ikusi ahal izan dituzte parte hartzaileek. Ibilbideeetan zehar naturaz gozatzeaz gain jarduera kulturalak antolatu izan dira.
Martxoan hasi zuen bere ibilbidea proiektu honek eta urriaren 30an amaituko da 600 kilometro egin ondoren. DSS2016EUren lekukoa utzi dute ibilbide guztian zehar parte hartu duten mendizaleek.
Hilaren azken igande honetan hiriburura itzuliko da lekuko hori.
Euskal Herri osoan zehar ibili ondoren, igande honetan hilak 30, 2016 Bidea Donostiara itzuliko da. Zazpi hilabetetan zehar, igandero etapak burutu ostean, azkena Pasaia-Donostia izango da. Dagoeneko 200 pertsona baino gehiagok eman dute izena.
Egitasmo honen azken eguna izanik, etapa amaieran itxiera festa bat antolatu dute eragileek. Bulebarrean izango da goizeko 11:00tatik aurrera eta kontzertuak (