Bidegorri arriskutsua
Egia eta Loiola arteko bidegorria arriskutsua dela adierazi dute hainbat txiolarik. Errepidea egoera txarrean dago, zuloak baitaude, eta bidegorria egiterakoan segurtasuna hobetzeko neurririk ez zutela hartu esan dute. Kalapie elkarteak ere parte hartu du sare sozialetan piztutako eztabaidan, eta azaldu du bidegorri honen egoera salatzeko hainbat kexa jaso dituela.