Mikel Karton. (Argazkia: E. Zabala)
Añorgako gaztetxean azarorako kontzertu batzuk programatu dituzte. Azaroaren 11n, 20:00ak inguruan,
Mikel Karton musikari donostiarra ariko da zuzenean jotzen. Hurrengo egunean, azaroaren 12an, hardcore doinuak nagusituko dira. Australiako
Scab Eater taldea, Donostialdeko
Hell Division eta Azpeitiko
Gaitze taldeek joko dute. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira. Sarrera 5 eurotan eskuratu ahal izango dira, eta dirua Scab Eater taldearen bidaia gastuak ordaintzeko erabiliko dute.