Pianoak jarri nahi dituzte hiriko hainbat gune publikotan edonork jo ditzan
Badira pianoak dituzten hainbat taberna eta hotel Donostian. Bertara joaten den edonork jo ditzake, baina zaleek hutsune bat nabari dute.
Paris, Londres, Munich, Malta eta beste hainbat hiritan ohikoa da aireportuetan edo tren geltokietan piano publikoak topatzea, taberna batetara sartu beharrik izan gabe.
Dani Redondo amaratar gazteak asko bidaiatu du eta aukera izan duen guztietan aritu da pianoa jotzen, horixe baita bere zaletasun handienetariko bat. Hemen Donostian, berriz, Tabakalerako Taba tabernara joaten da egunero, hango pianoa jotzera. Dagoeneko ezaguna egin da, bai bera eta baita bere abestiak ere.
Ez da erreza, ordea, piano bat edukitzea etxean. Horregatik, Dani Redondoren grinak bultzatuta piano publikoak jarri nahi dituzte hiriko hainbat gunetan. Horretarako crowdfunding kanpaina bat jarri dute abian. Ekarpenez gain pianoak ere jasotzen dituzte. Dagoeneko hiru lortu dituzte, baina gustura jasoko lituzkete gehiago hirian zehar jarri ahal izateko.
Proiektuaren inguruko xehetasunak azalduz erreportaje zabalago bat argitaratuko du Irutxuloko Hitzak ostiraleko papereko edizioan.