Abenduaren 15era arte egongo da zabalik.
Javi Etxezarreta eta Gari Garaialde argazkilariak, ‘Norbere moduan’ erakusketan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Photoguneren ekimenez, hiritik zehar egunero lanean dabiltzan zazpi prentsa argazkilari elkartu dituzte. Izan ere, euren
hamairu irudiekin Norbere moduan erakusketa osatu dute. Halere, erakusketako irudiek ez dute euren egunerokoa islatzen; harago doaz, eta
alderdi pertsonalagoa erakusten dute. Dagoeneko ikusgai dago Ernest Lluch kultur etxean, eta
abenduaren 15era arte egongo da zabalik.
IRUTXULOKO HITZA erakusketan parte hartu duten bi argazkilarirekin egon da: Errondo Gainako Javi Etxezarretarekin eta Hondarribiako Gari Garaialderekin. Pozik hartu zuten Photoguneren proposamena eta asko gustatu zaie emaitza. Gainera, lankideekin zerbait berezia osatzea polita dela diote. “Indibidualista kutsu bat izaten dugu, baina gure artean oso ondo moldatzen gara”, onartu du Etxezarretak. Ernest Llucheko erakusketaz gain, prentsa argazkilaritzaren inguruan mintzatu dira.
Ostiralean argitaratuko dugu erreportaje osoa, paperean.