(Argazkia: Batix Ezeiza)
Duela gutxi lagun batek eta biok aipatu genuen, zein kolore itzali eta ilunekin jantzi ohi garen gehienok hemen inguruan. Beltza, marroia, grisa eta urdin iluna dira kaletik gehien topa ditzakegun koloreak, batez ere udazken eta negu partean. Hala, edozein janzki koloretsuk, edozein tonu bizik gure arreta pizten dute eta begirada bideratzen digute.
Jar ditzagun beraz kolore biziko marrazkiak dituzten pare bat sari Donostiako hondartza batean, neopreno beltzez jantzitako surflari guztien artean, ilunabar polit baten aurretik. Eta hara! Sekulako exotismoa iradokitzen digun irudi bat lortuko dugu!